JARDUERAK

YOGA (hatha - vinyasa)

Hatha-ren zehaztasuna eta lerrokatzea Vinyasaren arintasuna eta dinamikarekin konbinatzen ditu. 

Gorputza indartzen, malgutzen eta lasaitzen duen praktika orekatua eskaintzen du.

Arnasketarekin sinkronizatzen diren mugimenduen sekuentziak biltzen ditu.

Trebetasun-maila eta lehentasun desberdinetara egokitu daiteke, klaseak lasaiagoak edo zailagoak izan daitezkeelako pertsona eta talde bakoitzaren arabera. 

PILATES

Pilates terapeutikoak pilates klasikoaren printzipioak egokitzen ditu behar terapeutikoei erantzuteko, errehabilitazioan, lesioen prebentzioan eta funtzio fisikoaren hobekuntzan zentratuz, eta osasun arloko profesional baten zuzendaritzapean. 

HIPOPRESIBOAK

Ariketa hipopresiboa barne-abdominaletako presioa murriztea bilatzen duen teknika da. Horretarako arnasketa eta giharren uzkurdura baliatzen ditu. Gainera, posizio zehatz batean egiten dira. Modu honetan gihar sakonak sendotu eta postura hobetzen dugu.

ACTIVAT

Gure ACTIVAT saioak ezin hobeak dira ariketa fisikoaren munduan hasi nahi dutenentzat. ADI !! Jadanik mundu horretan sartuta bazaude, lasai egon, zuretzat ere badugu lekutxo bat, saio guztietako ariketak parte-hartzaileen gaitasunen arabera egokitzen baititugu.

Saioetan, CORE-a lantzeko ariketa espezifikoak egiten dira, baita mugikortasuna eta indarketa ariketak ere. Saioak zentroko fisioterapeuta batek gidatzen ditu, honek parte-hartzaileen zailtasun edo minen arabera ariketa guztiak egokitzea ahalbidetzen du.

HAURDUNALDIA

Gure zoru pelbikoko fisioterapeutak haurdunaldirako egokituta dauden saioak gidatzen ditu. Saio horietan  mugikortasuna (batez ere pelbisarena), indarketa ariketak, kardioa, zoru pelbiko eta abdominalen ariketa espezifikoak eta meditazioa bezelako ariketak egiten dira. 

Ariketa guztiak haurdunaldiaren etapa bakoitzera eta norberaren beharretara egokituta daude. 

ERDITZE OSTEA

Zentroko zoru pelbikoko fisioterapeutak gidatzen ditu saioak. Hauetan ariketa hipopresiboak, zoru pelbikoaren kontrakzioak, pilates moduko ariketak, entrenamendu funtzionala etab egiten dira. Ez dira bakarrik hipopresiboak egiten gorputza prest egon behar delako hiperpresiorako (egunerokotasunean eztula egiten degu, parra, pixua hartu, gure haurra esaterako...). Ariketa guztiak emakume bakoitzari moldatzen dira. Gainera txikiarekin etor zaitezkete!!

ACTIVAT SENIOR

Adineko pertsonentzako klaseak dira, gorputza aktibo eta funtzional mantentzea dute helburu. Saioetan indarra, mugikortasuna, oreka eta koordinazioa lantzen dira ariketa egokitu eta seguru bidez.